XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IX. ATRIBUTU EDO KOORDINAZIOZKO ELKARTEAK Beste elkarte-multzo batzuk baino definitzen zailagoa da honako hau.
Bi arrazoirengatik gertatzen da, itxuraz, zailtasun hori: - Horrelako sorkari asko eta asko, auzo-hizkuntzetan bezala, berri samarrak-edo direlako.
- Menpekotasunezko (izen-) elkarteen eta aposizio arrunten arteko erdibidean daudelako, alde bietatiko mugak aski lausoak direlarik.
Ondoren, lehen hurbilketa gisa, hitz elkartu hauen sailkapen bat eskainiko da, atal bakoitza adibide ustez egokienez hornituz.
Sailkapena, hitz gutxitan, honela eratuko da: - Atributuzko AB izen-elkarteak - A den B
- B den A
- Koordinaziozko elkarteak
- izenak: gauza bat A da eta B da
Ikus ditzagun, banan bana, elkarte-mota desberdinok.
IX.1. Atributuzko AB izen-elkarteak IX.1.1. A den B.